Arrainki

Legatza saltsa berdean, ("Jaizkibel" eran prestatua) euskal sukaldaritzako arrain plater ezaguna .
Ankarako supermerkatu bateko arrandegian, arrain-itsaskiak.

Arraina, gizakiak kontsumitzen duen ur geza, gazikara edo gazietan bizi den animalia ornoduna da, hegalak dituena eta arnasa zakatzen bidez hartzen duenari esaten zaio. Horri, elikagai transformaturik, arrain edo arrainkia ere esaten zaio. Arrain espezie asko gizakiak harrapatu eta hazkurri gisa kontsumitzen dira mundu zabaleko eskualde gehienetan. Arrainkia proteina eta beste mantenugai batzuen funtsezko iturri dietetikoa izan da giza historian. Arrain gehientsuena ingurune naturalean (itsaso, ibai, lakuetan) harrapatzen bada ere, akuikultura-tekniken bidez ere hazten dira itsaso zein lehorreko esparru itxietan[1].

Arraina, aresti arte, laku, ibai eta itsas ertzeko herrietan ia bakarrik kontsumitu izan da baina gaur egun arraina higienez kontserbatzeko eta garraiatzeko dauden aukerei esker, planetako bazter gehienetara hedatu da. Hala ere, kontsumo zabaltze horrek berarekin itsasoen gehiegizko ustiapena ekarri du eta, ondorioz, arrain harrapaketen murrizketa nabarmena, are espezie batzuen desagerpena eraginik.

Gizakiak animali proteinez hornitzeko iturri behinena hauxe du: gutariko bakoitzak 14,4 Kg arrain basati eta 7,4 Kg akuikulturako kontsumitzen ditu urtean, batez beste, baina harrapatutako hiru arrainetik bakarra kontsumitzen duenez (beste bat, mastrakatuta edo zaurituta egotearren baztertu da eta hirugarrena, komeni ez den tamaina, klase edo besterengatik ezetsi da), aspaldidanik egiten ari garen gehiegizko arrantzak espezie asko suntsitu eta beste askoren iraupena arriskuan jarri du. Itsasertzeko herrientzat berebiziko baliabide ekonomikoa izan da arrantza, historikoki: horren froga, euskal kostalde laburrean egun ere hogei arrantza porturaino izatea da.

  1. Txantiloi:Eus Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela ISBN 978 84 9172 259 5..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search